XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Woody Allen, Getxoko zineklubean Betaurrekoen atzean gordetzen den Brooklyngo judutar kakanarroaren zine zikloa apailatu du Getxoko zine-klubak hilabetean zehar.

Manhattan (apirilak 11 eta 12). Bananak (apirilak 18 eta 19) eta Liluratzaile baten ametsak (apirilak 25 eta 26) filmeak pantailaratuko dituzte gaurtik hasita astelehenero Algortako kultur aretoan eta asteartero Areetakoan.

Gaur bertan, Algortako kultur etxean, arratsaldeko 7etan.

Woody Allen berak izkiriatu, zuzendu eta protagonizaturiko Manhattan (1979) emango dute, biharkoan Areetako kultur aretoko pantailara eramateko.

Woody-ren ondoan Diane Keaton, Mariel Hemingway eta Meryl Streep.

Central Park, Trumoi eta tximistak.

Ike (Woody Allen) eta Mary (Diane Keaton) korrika aterpe bila.

Ike: Egizu korri, elektrikoa da ekaitz hau.

Ala hautzontzi batetan bukatu nahi duzu?.

Trumoi gehiago. Euria..

Mary: Oh, ez! Trumoiei ikara diet.

Ike: Bai, ez da niretzat ere zaratarik gustokoena.

Ike-k periodiku zati bat ematen dio Mary-ri.

Mary: Ba al dakizu urtero bi bat pertsona hiltzen direla tximistazoz central Park-en?.

Ike: Bai, bai. Orain zergatik ez duzu korri egiten, eta datorren astean komentatuko dugu beste hori?.